Azken orduko kontzertua Soraluzen

2005-XI-21
Izan ginen uda partean baina beharrak jota goaz aste honetan Soraluzera jotzera. Bertako gaztetxeak hainbat konponketa behar ditu (teilatua, etab…) eta gastu horiei aurre egiteko antolatutako ekimenen artean kontzertua antolatu dute. Ekimen pila bat programatu dira egunotarako eta gu ere bertan izango gara kontzertua eskeintzeko asmoz. Gure kontzertua berezi xamarra izango da hurbiltzen zaretenontzat baina ez dizuegu ezer aurreratuko, zuek hurbildu beharko zarete zertaz ari garen jakiteko. Larunbatean izango da kontzertua eta Deskiziadxs taldearekin batera arituko gara, beraz badakizue, animatu eta gaztetxea mantentzen lagundu!!!!