Mundu Margotu Berri Bat-en barrua

2007-XII-28
Gure lan berri honen barnean aurkitu ditzazkezun kantuak eta DVD-aren irudiak dituzu orain web orri honetan. “Audioa” atalean Bakardadea Naizenean, B612 Asteroidea edota Ate Joka kantuak entzuteko aukera daukazu. “Bideoak” atalean berriz, disko berri honekin batera gehitu dugun kontzertu akustikoko kantuen irudiak. Horrez gain, “Hemeroteka”-n orain artean Mundu Margotu Berri bat-en inguruan izan ditugun elkarrizketa batzuk irakurri eta entzun daitezke.