07. Izan zena

Maitasuna atsegin dugunarengana
bultzatzen gaituen sentipena omen da.
Niretzat, zugandik urruntzen nauena
besterik ez da.

Behin izandako griñaren
ondarea besterik ez gara.
Behin izandako laztanen
kea besterik ez gara.

Hasierako fereka lerden beroak,
denborak izoztu egin dizkigu
egunerokotasunaren erruz.

Behin bizitako amodioaren
islada besterik ez da.
Behin izandako laztanen
kea besterik ez gara.

Zentzuak ittotako arnasa
besterik ez da.
Denborak ahaztutako unea
besterik ez da.
Bukatutako istorio bat
besterik ez da.