My soul in peace

kale hustuak, aspalditik ahaztuak.
bihotz mutuak, inoiz ez maitatuak.

zulo honetatik irten behar.
sagar-handia beti gose-egarri.

zulo honetatik irten behar.

ezinean, elipsean, higway zurian
gibela galdurik, zainak ditut gidari.

zulo honetatik irten behar.

saiatu naiz ez dudarik euki.
ondarrean bero, eguzkiakin dantzatu naiz
baina nire alde ilunak galdu nau.
barka nazazue, barka nazazu ama.

atea zabaldu zait parez-pare.
nire arimak keinua egin dit.
inoiz ez nukeen sinestuko.
alde iluneruntz gurutzatu dut.
eta orain, azkenean, esan dezaket
my soul in peace.

saiatu naiz?