Igandean Araba Euskaraz-en

2006-6-14 Pasa den asteburua Katalunian GOSE taldearekin pasa eta gero, esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa izan dela aitortu behar dugu. Bidai hau errazago egiten lagundu digun Le Fou talde bartzelonarrari (bereziki Kikeri) eskerrak eman nahi genizkieke gurekin hain ongi portatu izanagatik. Bestalde, aurreratu bezala igande honetan (ekainak 18) Araba Euskaraz-en izango gara Armentian eta ordutegiei buruzko informazioa badaukagu honezkero. Eguerdiko 14:00etan joko dugu Gazteen gunean (3.gunean). Formazio elektrikoan arituko gara berriz ere hilabete batzutan zehar akustikoarekin ibili ondoren. Igandea arte!! Egurra!!