12. Ametsen mundura jauzia

Gaur goizen esnatu naiz
eta ez nago.
Noiz itzartu ote naiz?
Taupada bakoitzean,
arnasa estutzen zait,azala ukitzean
gorputzaz ohartzean.

Korrika ihes egiten dudan einean atea
nire atzetik itxi eta begiak
ireki ahala oinak mugitzen
hasten zaizkit arin pausoan
goizargitan.

Horrenbeste denbora ondoren
ezin gelditu izanak zerbait
adierazi beharko luke
nire ariman.
Ametsen mundura jauzi eta begiak ireki
egin behar ditut atzera begiartu gabe.

Bizi bakarrean ametsak dira nagusi.

Gure beldurrak gainditzen ditugun
une honetan,
ametsen mundura jauzia
egiteko ordua da.
Gure desioak hartzen ditugun
une honetan,
ametsen mundura jauzia
egiteko ordua da.