Euskera · Espaņol · English

News

The next concerts (More info)

«« Berriagoak

Zuzenekoetara bueltatu gara!!

2008-II-11
Urte t?erdiren ondoren eskenatokia berriz dastatzeko aukera izan genuen joan ostiralean Eibarko Coliseo-n. Hilabete honen bukaeran emango diegu jarraipena "Mundu Margotu Berri Bat" disko berriaren aurkezpenei, "kontzertuak" atalean ikus ditzazkezue momentuz egingo ditugun kontzertuak. Hala ere, adi! Denbora aurrera joan ahala data berriak atera daitezke eta!

Deskargatu

2008-I-3
Orain Audioa ataletik "Mundu Margotu Berri Bat" cd-tik kanpo gelditu zen kantua eskura daukazu. Diskoan sartu ez genuen "Ihesi" abestia deskarga ezazu.

Mundu Margotu Berri Bat-en barrua

2007-XII-28
Gure lan berri honen barnean aurkitu ditzazkezun kantuak eta DVD-aren irudiak dituzu orain web orri honetan. "Audioa" atalean Bakardadea Naizenean, B612 Asteroidea edota Ate Joka kantuak entzuteko aukera daukazu. "Bideoak" atalean berriz, disko berri honekin batera gehitu dugun kontzertu akustikoko kantuen irudiak. Horrez gain, "Hemeroteka"-n orain artean Mundu Margotu Berri bat-en inguruan izan ditugun elkarrizketa batzuk irakurri eta entzun daitezke.

KOKEIN "Hotsak Dantzan" Bilduman

2007-XII-25
Abenduan kaleratu zen Gaztelupeko Hotsak-en eskutik Hotsak Dantzan izeneko bilduma. Jimmy Bidaurretak osatutako lan honetan disketxeko hainbat musikari eta taldeen kantuen moldaketa elektronikoak aurki daitezke, hoien artean, Kokein, Sexty Sexers, Petti, Rafa Rueda.. Gure kasuan "Lotuta Egon Arren" kantuaren moldaketa aurki dezakezue bertan.

Zaharragoak »»

eu | es | en