eta ate joka ibiltzen naiz,
ukatzen didazuena eskatzen.
egun osoa mara-mara ari du
eta ez dut uste geldituko denik.
zerutikan jausten den kotoia bezala,
eskutan urtzen dena.
nire zoria al da?
to be or not to be
ta ni hemen, etxetik hain urrun.
paper batzuen esklabu.
eta ate joka ibiltzen naiz,
ukatzen didazuena eskatzen.
kaleetako hotzetara zigortu nauzue.
elkartasuna xentimo batzutan.
gupidarik
erregutzen ez nabil.
soilik,
zuek izandako aukera nahi dizuet erakutsi.
ate joka ibiltzen naiz,
ukatzen didazuena eskatzen.
kaleetako hotzetara zigortu nauzue.
ate joka ibiltzen naiz.
dena ukatzen didate.
ezikusia egiten dute.
pobreak izanda
aberats direla
uste duten inozoak.
elurra urtzen ari da
dena eralkutsiko dizut
zuen kontzientzia ustela
zuen ikara zekena
lehen munduaren itxuakeri gordina