Atomika – diska berria

KOKEIN Atomika (2022, CD/LP/Digitala)

ATOMIKA, gurediskografiako zazpigarren erreferentzia. 8 abestiz osatutako disko honek bide eta soinu berriak esploratzen aritu direla erakutsi digu Ispiluari Begiratzean aurrerapenaren kantuan ikusi eta entzun bezala.
Diskoa CD eta LP formatuetan argitaratuko da fisikoki eta plataforma guztietan egongo da entzungai.

Ritxi Ostariz izan da oraingoan diskoaren azala eta diseinuaz arduratu dena. Bera izan da ATOMIKAren izpirituari irudia eman diona.
Eva Franco argazkilari zumaiarrak aldiz, taldea bera ATOMIKArekin ezin hobeto bateratu du diskoaren ideia pauso bat haratago eramanez.

Hau da diskoaren azala eta abesti zerrenda:

01. Argirik Gabe Dantzan
02. Ispiluari Begiratzean ft Kiliki Frexko (Chill Mafia)
03. Unea ft Juanjo Ezpalak
04. Ferpektua
05. Eztanda ft Miren Narbaiza
06. Esan
07. Handiena
08. Kamelien Dama

Autengo 57. Durangoko Azokan aurkeztuko dituzte abesti berriok estreinekoz zuzenean, ondoren 2023an aurkezpen birari ekiteko.