Indarberrituta Gatoz

Aste batzuk igaro ditugu kontzerturik eskeini gabe, Valladolid-en kontzertua atzeratu baitziguten Apirilaren hasieran eta honezkero gogoz geunden berriz ere zuzenean aritzeko. Ostiral honetan Errioxako Haro herrian arituko gara *Infekto* taldearekin batera eta Maiatzean zehar Euskal Herriko hainbat tokitan izango gara. Ikus kontzertuen atala. Han espero zaituztegu!!!

Durangon Kontzertu Zirraragarria

2005-XII-26 Iragan ostegunean (Abenduak 22) Durangoko Plateruena Antzokian benetan kontzertu berezia bizi izan genuen. Gogoz ginen kontzertu akustikoa eskeintzeko baina jendearen harrera nolakoa izango ote zen galdetzen genion geure buruari. Ordubete pasatxo taula gainean jotzen aritu ostean etxean bagina bezala sentiarazi gintuzuenoi (antzokiko langileak, teknikoak eta ikuslegoa), eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hurrengo arte …

Durangoko Kontzertu Akustikoa Argazkitan

2006-I-17 Abenduaren 22an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskeinitako kontzertu akustikoko argazki batzuk gehitu ditugu argazkien atalean. Borja Olabegogeaskoetxeak (Photosynthesys) hartutako irudiak aurkituko dituzue bertan emanaldiaren nondik norakoak imajinatu ahal izateko.

IKUSI ETA ENTZUN!!

Hemen da taldea ezagutzeko materiale gehiago, KOKEINen musika entzun eta ikusi bait dezakezue hemendik aurrera “Diskografia” atalean. Bertan *Kokein* eta *Lotuta Egon Arren* diskoetako zenbait abesti entzun ditzakezue eta egindako bideoklipak ikusi. Aurrerago “multimedia” izeneko atala irekiko dugu eta bertan kokatuko ditugu. “Hemeroteka” atala ere gehiago osatu dugu prentsan egindako elkarrizketa eta erreportaiekin. Laister gauza …

Urnietako kontzertua atzeratua

Ostiral honetan, apirilak 29, Urnietako Saroben eskeini behar genuen kontzertua bertan behera gelditu da taldearen gain ez dauden arrazoiengatik. Hala ere, aurrerago bertan jotzen izatea espero dugu. Maiatzean ia astebururo arituko garenez Urnietara hurbiltzeko asmoa zenutenoi ea beste dataren bat ongi datorkizuen. Ikusi arte!!

Negu honetan kontzertu akustikoak

2005-XII-2 Azken asteotan sorpresaren bat edo beste izango genuela aurreratu dizuegu eta jada gogoz ginen zer zen azaltzeko. Lokalean sartuta eman ditugu azken asteak eta aspalditik buruan bueltaka izan dugun zerbait gauzatzeko aukera eta garaia iritsi da. Gure abestien bertsio akustikoak sortu, eraldatu, apaindu eta apurtu ditugu nolakoak izango ote ziren, zein ikuspuntu emango ote …

Konichiwa! Japonera goaz!!

Datorren Martxoaren 29tik aurrera Japonen izango gara hainbat kontzertu emateko.Bertan gure azken diska den Mundu margotu berri bat aurkeztuko dugu. Gonbidatuta zaudete!! Kontsultatu datak “hemen”:/Kontzertuak

Emanaldi Berezia

2008-V-25 Euskara Topagunearen 10. urteurrena dela eta, ostegun honetan (Maiatzak 29) emanaldi berezi bat egingo dugu Eibarko Portalean arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Emanaldi akustiko txiki bat prestatu dugu Topagunearekin batera antolatu dituzten 1500 emanaldi baino gehiago ospatzeko. Gurekin batera Gilkitxaro antzerki taldea, Asier Serrano abeslari eta idazlea eta emanaldiaren gidaria izango den Ander Lipus izango dira.

Ez dugu denborarik galtzen

2005-X-27 Azkenaldian kontzertu askorik eskeini ez dugun arren ez gara geldirik egon. Lokalean lan egiten aritu gara kanpora irteteko aukera eduki artean eta guzti horren emaitzaren berri laister izango duzue. Abenduan sorpresa batekin agertuko gara… adi egon!!