KOKEIN Basque Planet izeneko bilduman

Martxoan kaleratu zen Basque Planet izeneko bilduma. Bertan euskal talde eta bakarlarien kantak aurki daitezke, hoien artean, KOKEIN-en Zutaz Oroitzen. Wagram disketxeak kaleratu eta Fermin Muguruzak hautatutako disko honetan Lisabö, Sorkun, Jousilouli, Berri Txarrak, Anari, etab luze bat sartu dira.

NOK taldeko Gusari laguntza

2006-I-16Askok jakingo duzuen moduan aurtengo Hatortxu Rock jaialdian istripu bat gertatu zen eta horren ondorioz gazte bat Nafarroako Ospitalean dagoen ingresaturik. Gazte hau Raul Gallego da (Gusa), NOK taldeko gitarjolea. Denbora beharko da bere errekuperazioa nolakoa izango den jakiteko baina zaila dirudi berriz ere ibiltzen ikusi ahal izatea. Senideak, lagunak, Hatortxu Rock jaialdikoak…jada lanean hasi …

Elgetako kontzertu akustikoa DVD baterako grabatuko dugu

2006-IV-3Datorren larunbatean (Apirilak 8) Elgetako Espaloia kafe antzokian eskeiniko dugun kontzertua grabatu egingo dugu bai soinu aldetik nola irudi aldetik. Azken hilabeteetan buruan bueltaka izan dugun ideia izan da eta badirudi gauzatu egingo dela. Orain arte egin ez dugun zerbait izanik pena ematen digu jende gehiagori ez erakustea eta horregatik hartu dugu erabaki hau. Gaueko …

Zuzenekoetara bueltatu gara!!

2008-II-11Urte t?erdiren ondoren eskenatokia berriz dastatzeko aukera izan genuen joan ostiralean Eibarko Coliseo-n. Hilabete honen bukaeran emango diegu jarraipena “Mundu Margotu Berri Bat” disko berriaren aurkezpenei, “kontzertuak” atalean ikus ditzazkezue momentuz egingo ditugun kontzertuak. Hala ere, adi! Denbora aurrera joan ahala data berriak atera daitezke eta!

Saridun Bideoklip Onenarekin

Atzo Martxoak 21 Donostiako Miramongo estudioetan ospatu zen aurtengo Gaztea Sariak eta bertan Bideoklip Onenaren Saria eraman genuen Lotuta Egon Arren kantarekin. Gure alde botua eman zenutenoi eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen. MILA ESKER!!!!

Indarberrituta Gatoz

Aste batzuk igaro ditugu kontzerturik eskeini gabe, Valladolid-en kontzertua atzeratu baitziguten Apirilaren hasieran eta honezkero gogoz geunden berriz ere zuzenean aritzeko. Ostiral honetan Errioxako Haro herrian arituko gara *Infekto* taldearekin batera eta Maiatzean zehar Euskal Herriko hainbat tokitan izango gara. Ikus kontzertuen atala. Han espero zaituztegu!!!

Durangon Kontzertu Zirraragarria

2005-XII-26 Iragan ostegunean (Abenduak 22) Durangoko Plateruena Antzokian benetan kontzertu berezia bizi izan genuen. Gogoz ginen kontzertu akustikoa eskeintzeko baina jendearen harrera nolakoa izango ote zen galdetzen genion geure buruari. Ordubete pasatxo taula gainean jotzen aritu ostean etxean bagina bezala sentiarazi gintuzuenoi (antzokiko langileak, teknikoak eta ikuslegoa), eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hurrengo arte …

Durangoko Kontzertu Akustikoa Argazkitan

2006-I-17 Abenduaren 22an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskeinitako kontzertu akustikoko argazki batzuk gehitu ditugu argazkien atalean. Borja Olabegogeaskoetxeak (Photosynthesys) hartutako irudiak aurkituko dituzue bertan emanaldiaren nondik norakoak imajinatu ahal izateko.