01. Bidean goaz

Egin dezagun barre kontrola galduz amaiera iritsi baino lehen.
Oraindik badugu zer sortu, zer egin, zer esan, zer bizi.

Bukaera zain dugu begira, irribarre maltzurrez izkutuan.
Azken hatsa noiz hartuko dugun zain gu irensteko erabat.

Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda.

Abestirik xamur eta ederrena sortu nahian elkarrekin,
beste behin bizirik sentituz, bidea eginez.
Denborak gugan utzi dituen orbain guztiak batuz
oraindik badugu zer sortu, zer egin, zer esan, zer bizi.

Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda.

Beste behin… Bidean goaz, amestuz gorantz. Hegan, aske, bat eginda.