02. Banpiroen eguna

Harrotasunez dator gaua
gure azal leuna laztandu nahian.
Ilargiaren izpien atzean
izkutatzen ditu bere sekretuak.

Gaur gauaren maitalea naiz.
Dena posible egiten duen gauaren maitale.

Usai, laztan, barre eta negarrek
desberdin dirudite, gauez

Gaur gauaren maitalea naiz.
Dena posible egiten duen gauaren…

Gauez,
beldurrak izutzen nau
aztanak hunkitzen nau
algarak zoratzen
larruak berotzen
negarrak amiltzen

Gauaren barnean, gauaren menpean,
Gauarekin dantzan.
Gaur gauaren maitalea naiz
dena posible egiten duen gauaren maitale
guztiz liluratzen nauen gauaren maitale.