Dena galdutzat ematea
hor hasten da niretzat zabaleena.
Orduantxe,edozein pauso izan daiteke
une horretako lehen pausoa
edo edozein keinuk lortu al du 
keinu guztien batuketa.
Dena galdutzat ematea
falta diren ateak irekitzen uztea.
Dena galdutzat ematea
edo ateak ez irekitzea.
Zurekin nago orain
baina zure sorbaldaren atzetik 
urruntzen ari den eskuak
agur esaten dit leunki, irribarrez, desafioz.
Nire eskuari eusten diot hark ere gu traiziona ez gaitzan.
Zurekin nago orain 
baina zure eskuak
agur esaten dit.
