06. Bidaia II

Iraganari so
gelditu naiz une batez,
orainaldia sortu duen
mekanoari so.

Krudel eta ulergaitza
gogor bezain sendo.

Ibili gabeko bide asko,
zai daudenak.

Galdu ditudanak
galduko ditudan hoiek
galdutzat ematearren
itzuliko ez direnak.

Ibili gabeko bide asko,
zai daudenak.

Sarritan nahi izan dut
denboraren jauziekin
arazoak lurperatu,
koldarra izateari utzi, ezin.

Argiaren abiadan,
bidai luzea egin
etorkizuna ekiditu
oraina bihur dadin
orain bihurtu dadin…oraina ere iragan.

Utzi erantzuna