02.Loak harturik

Esku batez indarra goxo astinduz
oinen nekez,
belaunez lurra kolpatu gogor ta tinko.
Ohean etzanez
arropen pisua behin eta berriz sentitu,
azaleko zati guztietan sentitu.
Eta zapaten doinua entzun lurraren
kontra jotzen.

Ez, ezinean begien dizdira mantendu nahian
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Hots hotzen kolore urdina urrun ikusi nahirik.

Banoa poliki-poliki
gorputza lasaituz,
bizitza astinduz eta nekez,
eta nekea arinduz.
Burutik milaka kolore irudien artean

Ez, ezinean begien dizdira mantendu nahian
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Behin eta berriz izara artean gorputza izkutatu.

Geldi geldirik, kostatzen,
burua bidez zabaltzen.
Ta kolorez irudimena bete;
eta barrez hitzen lotura askatu nahirik

Uretan amesten zelai,
itsas, hodei,lore eta eguzki artean;
pozik sentitzen.
Belarretan etzanda
gorputza lurrari itsatsirik,
erabat elkarturik
zikin usain ederrez bete beterik.

Ez, ezinean begien
dizdira mantendu nahian
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Hots hotzen kolore urdina urrun ikusi nahirik.
Iluntasun epel hortan murgiltze bideen.
Behin eta berriz
izara artean gorputza izkutatu.
Geldi geldirik, loak harturik.

Utzi erantzuna