Hiru opari, lehenengoa zu,
Eskutitz itxi batean idatzirik.
Irtenbide baten beharrez
larrosaren arantza guztiak kentzen.
Nork idatzi ote zuen zure bizitzaren liburu hau?
Heldu eskua, jauzi egin.
Zurekin noa, gauden elkarrekin.
Ustezko leiho itxi hoiek irekita zeuden zure zai.
Beldurrak agindu, ametsak irauli.
Zein egin da zure etorkizunaren jabe?
Nora zuzentzen (zaitu)?
Anai galdua berreskuratu.
Enborra adarrez josi.
Haurren negarrak alaitzen zaitu.
Laztan goxoez loak hartu.
Horrela ikusi nahi zintuzket beti eta betirako.
Heldu eskua eta jauzi egin.
Zurekin noa, gauden elkarrekin.
Anai galdua berreskuratu…