05. Errurik gabeko gezurra

dantza egin dezagun tristura
honen barnean.
murgildu gaitezen olioz beteriko itsasoetan.

amodiorik gabeko amoranteek
begietara begiratzean, errurik gabeko gezurra agertzean,
egia hiru koloretan janzten da, hiru koloreetan.

iraultzak bere amorante berria
telebistan aurkezten digu.

errurik gabeko gezurra agertzean
egia hiru koloretan janzten da, hiru koloreetan.
errurik gabeko gezurra agertzean
egia gutariko bat bihurtzen da.

Utzi erantzuna