07. Non?

kalean behera ibilian
begi batzukin topo egin arte.
barneko irudimenak bizitza erakusten dizu.

nork erantzungo dizkizu galderak?
zerk emango dizu zure erantzuna?
norantz joko du bide luzeak?
zein da zure ametsa?

ta non, non daude behin izandako amets haiek?

bakardade itsua baino ez inguruan.
iluntasuna baino ez inguruan.

nork emango dizu eskua?
zerk berritu lehortutako indarra?
norantz begiratzen duzu?
zein da zure ametsa?

ta non, non daude behin izandako amets haiek?
eta heldu berriro zure barnean
bizitako gauzen zentzu guztia.