09. Doinuen dizdira

orduz, doinu hauen
amets leun gogor batek indarrez
bide estu ilun baten
hormak zabaltzen ditu,
aurrera segitzen, aurrera segitzen, arnastuz.

kantuz nik heldu nahi nuke
une goxora.

hitz motel ziurgabe batek
bihotzaren taupada erakusten dizu
arnas estuaren barne.
eta unez, oroimenen laku baten
guztiz murgildurik,erabat galdurik, arnastuz.

kantuz nik heldu nahi nuke
une goxora.

doinuen dizdira inguratzen.
azkenik, doinuen dizdira inguratzen.
bakardade itsua gordetzen,
behingo batez, bizitzan sinesten.

kantuz, nik heldu nahi nuke
une goxora.

Utzi erantzuna