gutaz mintzatu gara
ez dugu gure izenik jakin nahi izan
honela ezagutzen garela uste dugulako
beharrezkoa dugu zenbakietan itotzea
nor garen jakiteko, zer garen sentitzeko
ezinbestekoa dugu neurrietan erretzea
nor garen jakiteko, zer garen sentitzeko
gutaz oroitu gara, ez dugu
gure usairik gogoratu ere egin
ezta ere gure ahotsen soinuaz galdetu
daukaguna esaidazu, errazagoa da
nor garen jakiteko, zer garen sentitzeko
maite ditugu zenbakiak, zeroak, batak, biak, hiruak,
lauak? noizbait sortu genituen ikur madarikatuak
maite ditugu zenbakiak, bostak, seiak, zazpiak zortziak, bederatziak?
noizbait sortu genituen ikur madarikatuak