2005-IX-12
Eta euria hasi zen… New Orleans-en baino euri gutxiago egin arren, pasa den asteazkenean Arraten eman behar genuen kontzertua bertan behera gelditu zen. Zea Mays taldea jotzen hasi eta euri jasa izan zen Arrateko zelaian, eskenatokira ura sartzen hasi zen ondoren eta eutsi zioten hasiera batean bilbotarrek baina azkenean etsi behar izan zuten (eta genuen). Hurrengo batean ospatu beharko dugu kontzertu hori (datorren urtean akaso).