bakardadearen mamua besarkatzean 
bukaerarik gabeko gaua etorri zitzaidan. 
nire erruei uko egitean 
desagertu egin ziren. 
irudimenari ateak irekitzean 
eromena agertu da gogoan bultzaka. 
nire erruei uko egitean 
desagertu egin ziren eta 
beldurrez jantzitako hitzak agertu ziran ene baitan. 
lapurtu egin dizkidate hegoak, 
astindu amets gaiztoak. 
nork mugituko ditu sokak? 
astindu amets gaiztoak. 
bakardadea naizenean, 
zuria beltz bihurtzen denean,
zauriak osatzen saiatu ordez 
haien esklabu bihurtu naiz. 
nire erruei uko egitean 
desagertu egin ziren eta 
beldurrez jantzitako hitzak agertu ziran ene baitan.
