NONTZEBERRI Kokein

Nontzeberri


Hau estreinako lana da eta horretarako 16 bat abesti genituen prestaturik hasiera batean. Diskoa nola bideratu pentsatzen hasi ginenean, ordea, sei abesti grabatzea erabaki genuen. Zergatia sinplea zen: alde batetik, 16ak korrika eta presaka landu beharrean, nahiago genuen 6 patxada gehiagorekin hartu eta ongi jorratu. Horretarako, Rafa Ruedaren (Pi LT) laguntza izan genuen. Aukeraketa gogorra izan zen baina, azkenean, bide antzekoa zeramaten batzuk hartu genituen. Guk rocka lantzen dugu baina ez rock hutsa, baizik eta izen honek berarekin daraman pisu guztia. Eragin klasikoak baditugu baina egun entzun daitezkeen erritmo eta soinuak ere bereganatu ditugu. Argi daukagu ez dugula ezer asmatu baina zerbait ezberdina eskaintzen saiatu gara; horretarako instrumentalki oinarri sendoa lantzen aritu gara. Intentsitatearekin jolas egitea gustukoa dugu eta horretan Zaloaren ahotsak ere laguntzen du giro ezberdinak sortzerako orduan. Melodia eta indarra da aurkitzen duguna nahiz eta doinu lasaiek oinarri finkoa eduki konposizioetan. Hitzen aldetik, aldiz, sentimenduak eta sentipenak ditugu hizpide. Hitzak irakurri ondoren entzuleak bere gain har ditzan nahi genuke baina hori bai bere erara interpretatuz eta bere egunerokora moldatuz.