Aukera

amaren sabeletik atera nintzenetik,
beldurra dut nigan jostari.
bide luzea egin arren,
beti geroaren zain dagoen haurra, zain dagoen kume
naiz beldurrez.
amaiera iristear dagoen une krudel honetan,
begien euria gidari bihurtu zait.
argiz beteriko bidaiaren zubi honen jabe.

bizi berri bat banu,
bigarren aukera bat,
adorez hartu nahi nituzke desioak,
amets ahaztuak, beldurrak.
oihu egin nahi nuke munduaren aurrean,
harro ene izateaz eta arimaz.
desioak, amets ahaztuak, beldurrak gaindituz
bizi nahian.

ilusioz beterik bizia heldu griñez.
bizi berri bat?