egun osoa mara-mara ari du
eta ez dirudi geldituko denik.
zerutik jausten den kotoia bezala,
eskutan urtzen dena.
nire zoria al da?
ta ni hemen, etxetik hain urrun.
mundu honen
aurreritzien jopuntu,
paper batzuen esklabu.
eta ate joka ibiltzen naiz,
ukatzen didazuena eskatzen.
kaleetako hotzetara zigortu nauzue.
elkartasuna xentimo batzutan.
eta gizatasuna hitz hutsa dela badakit.
gupidarik
erregutzen ez nabil.
soilik,
zuek izandako aukera nahi dizuet erakutsi.
eta ate joka ibiltzen naiz,
ukatzen didazuena eskatzen.
kaleetako hotzetara zigortu nauzue.
eta loa ere ez dizuet kendu.
elurra urtzen hasia da,
(e)ta erakutsiko ditu,
zuen kontzientzia ustelak,
zuen izaera zekenak,
lehen munduaren itxurakeria gordina.
eta ate joka..
ate joka ibiltzen naiz.
dena ukatzen didate.
ezikusia egiten dute.
pobreak izanda
aberats direla
uste duten inozoak.