Arrateko kontzertua bertan behera

2005-IX-12Eta euria hasi zen… New Orleans-en baino euri gutxiago egin arren, pasa den asteazkenean Arraten eman behar genuen kontzertua bertan behera gelditu zen. Zea Mays taldea jotzen hasi eta euri jasa izan zen Arrateko zelaian, eskenatokira ura sartzen hasi zen ondoren eta eutsi zioten hasiera batean bilbotarrek baina azkenean etsi behar izan zuten (eta genuen). …

GAZTEA SARIAK-en izendatuak

Euskadi Gazteak urtero ospatzen duen Gaztea Sarietan KOKEIN izendatua izan da. Hainbat atal ezberdinen artean Bideoklip Onenaren atalean sartu gaituzte “Lotuta Egon Arren” abestiaren bideokliparekin. Interneten (www.eitb.com/egaztea) nola eskutitz bitartez (Euskadi Gaztea, Miramon pasealekua 172, Donostia)helbidean bozkatu daiteke. Aipatu beharra dago Berrehun Gezur abestia ere irrati honetako Top Gazteako zerrendan aurkitzen dela zuen botuen zai!

Ez dugu fnac-en joko

2006-II-8 Aste honetan zehar zenbait komunikabidetan KOKEINek ostegun honetan Donostiako Fnac-en joko duela agertu da baina ez da horrela izango taldearen gain ez dauden arrazoiengatik. Eskeiniko ditugun emanaldiak gure kontzertuen agendan agertuko dira. Sentitzen ditugu eragozpenak.

Ez dugu Eibarko Coliseon joko maiatzaren 25ean

2007/III/28Eibarko Coliseo auditorioaren programazioan Maiatzaren 25ean kontzertua eskeiniko dugula agertzen den arren ez da horrela izango. Bertan jotzeko asmoa dugu baina beste data batetan izango da. Jarriko zaituztegu jakinaren gainean.

Azken orduko kontzertua Soraluzen

2005-XI-21 Izan ginen uda partean baina beharrak jota goaz aste honetan Soraluzera jotzera. Bertako gaztetxeak hainbat konponketa behar ditu (teilatua, etab…) eta gastu horiei aurre egiteko antolatutako ekimenen artean kontzertua antolatu dute. Ekimen pila bat programatu dira egunotarako eta gu ere bertan izango gara kontzertua eskeintzeko asmoz. Gure kontzertua berezi xamarra izango da hurbiltzen zaretenontzat …

Gure kontzertuak zure mugikorrean!!

2005-VII-19 Hemendik aurrera KOKEINen kontzertuak noiz eta non izango diren jakiteko zure mugikorrarekin ere egin dezakezu. Zure mugikorrak nabigatzailea baldin badu (GPRS adibidez), www.kokein.com/wap helbidera sartu eta gure kontzertuen agenda guztia izango duzu eskura.

2005eko azken kontzertua Irunen

2005-XII-29 Bihar hilak 30, Irungo Tunk! aretoan eskeiniko dugu 2005eko azken emanaldia. Kontzertua, akustikoa izango da eta gurekin batera Napoka Iria eta Lazy Lizard taldeak izango dira. Kontzertuaren ondoren Dj Enano arituko da gaua are gehiago luzatzen. Gaueko 22:30etatik aurrera espero zaituztegu!!!

Ekainean Katalunia eta Kontzertu Elektrikoak

2006/V/25 Distortsio eta “zarata”ra bueltatu gara berriro ere, Apirilean bira akustiko txiki hura bukatu ostean. Eta badugu modu elektrikoan aritzeko gogoa bai, ez bakarrik entsegu lokalean ordea, zenbait kontzertu eskeiniko baititugu hurrengo hilabetean (ikus kontzertuak). Zuzeneko batzuk ordea Euskal Herritik kanpo izango dira, Katalunian hain zuzen. Beti toki berrietara joateko gogoz izan gara eta azkenean …

Igandean Araba Euskaraz-en

2006-6-14 Pasa den asteburua Katalunian GOSE taldearekin pasa eta gero, esperientzia polita eta errepikatzeko modukoa izan dela aitortu behar dugu. Bidai hau errazago egiten lagundu digun Le Fou talde bartzelonarrari (bereziki Kikeri) eskerrak eman nahi genizkieke gurekin hain ongi portatu izanagatik. Bestalde, aurreratu bezala igande honetan (ekainak 18) Araba Euskaraz-en izango gara Armentian eta ordutegiei …

“Heldu” akustikoan

2007-V-2 Iragan urtean Elgetako antzokian egin genuen kontzertu akustikoaren abesti bat entzuteko aukera duzue orain. Honakoa, gure hurrengo lan berriarekin batera argitaratuko dugun DVD-aren aurrerapen txiki bat duzue, audio formatuan. “Heldu”ren moldaketa akustikoa entzuteko: “www.myspace.com/kokein”:http://www.myspace.com/kokein