Mahai inguruan dauden begiek
isladatzen dizkidaten zirrarak,
sentimenduak dira nire ardatz,
gure helburu ta zure ezin.
Hitzak ez daude.
Mahai inguruan dauden arimek
erakusten dizkizuten irudiak,
gertaerak dira zure ardatz,
gure helburu ta nire ezin.
Hitz eta goxotasunek ez dute
erraz ihes egiten.
Orbain ta saminak
dira airean dabiltzan bakarrak
komunikazio eza eraginez
inolako irtenbiderik utzi gabe.
Gaztetako irrikak
nagusitako senak
hiltzen ditu
gure ametsak.