Gauez hormen ahotsek
malkoen euria dakarte
Behin eta berriz bien arima apurtuz
hitzak botatzen dituzte
Beldurrez… agurtu
Haien gorputzak hustuz
biluzik gelditu arte
Ikaraz…agurtu
Aspaldi hitzeman zituzten hitz goxo haiek
gaurko egunez ez dute ezer gordetzen
Orduko zirrara beste norbaitekin banatuz
engainuez dute bete maitasuna. Ahazten.
Minak hitzegitean bihotzek apurtzen dira
Beldurrez…agurtu
Aspaldi hitzeman….