Larunbatean Araban berriz ere

2006/6/29 Orain bi aste Armentiako zirkuitoan izan ondoren larunbat honetan berriz ere Araban izango gara kontzertua eskeintzen. Kasu honetan Arima Beltza taldea izango dugu taulakide.Aipatu beharra daukagu gaueko 9etan emango diogula hasiera gure emanaldiari. Beraz, garaiz eta goiz ibili beharko duzue!!!

Ez dugu denborarik galtzen

2005-X-27 Azkenaldian kontzertu askorik eskeini ez dugun arren ez gara geldirik egon. Lokalean lan egiten aritu gara kanpora irteteko aukera eduki artean eta guzti horren emaitzaren berri laister izango duzue. Abenduan sorpresa batekin agertuko gara… adi egon!!

IKUSI ETA ENTZUN!!

Hemen da taldea ezagutzeko materiale gehiago, KOKEINen musika entzun eta ikusi bait dezakezue hemendik aurrera “Diskografia” atalean. Bertan *Kokein* eta *Lotuta Egon Arren* diskoetako zenbait abesti entzun ditzakezue eta egindako bideoklipak ikusi. Aurrerago “multimedia” izeneko atala irekiko dugu eta bertan kokatuko ditugu. “Hemeroteka” atala ere gehiago osatu dugu prentsan egindako elkarrizketa eta erreportaiekin. Laister gauza …

Saridun Bideoklip Onenarekin

Atzo Martxoak 21 Donostiako Miramongo estudioetan ospatu zen aurtengo Gaztea Sariak eta bertan Bideoklip Onenaren Saria eraman genuen Lotuta Egon Arren kantarekin. Gure alde botua eman zenutenoi eskerrak ematea baino ez zaigu gelditzen. MILA ESKER!!!!

Webgunea berritu dugu!!

Beti bezala berandu gabiltza, baina seguru!!! Ikus dezakezun moduan webgunea berritu dugu, oraindik detaile eta eduki asko falta zaizkigu gehitzeko, egon adi laster gauza berriak ikusi eta deskargatu ahalko dituzu gure webetik.

Asteburu honetan Andoainen

2006-II-6 Larunbat honetan, hilak 11, kontzertu akustikoen birari jarraipena emango diogu Andoainen. Bertako gaztetxean izango gara jotzen Jone-rekin batera gaueko 22:30 etatik aurrera. Hurrengo astean berriz, Gasteizko Parral tabernan izango gara eta jakin, beste kontzertu batzuk ere finkatu ditugu hurrengo hiru hilabeteetarako (ikus kontzertuen atala). Ea bertan elkar ikusteko parada dugun!!!

NOK taldeko Gusari laguntza

2006-I-16Askok jakingo duzuen moduan aurtengo Hatortxu Rock jaialdian istripu bat gertatu zen eta horren ondorioz gazte bat Nafarroako Ospitalean dagoen ingresaturik. Gazte hau Raul Gallego da (Gusa), NOK taldeko gitarjolea. Denbora beharko da bere errekuperazioa nolakoa izango den jakiteko baina zaila dirudi berriz ere ibiltzen ikusi ahal izatea. Senideak, lagunak, Hatortxu Rock jaialdikoak…jada lanean hasi …

KOKEIN “Hotsak Dantzan” Bilduman

2007-XII-25 Abenduan kaleratu zen Gaztelupeko Hotsak-en eskutik Hotsak Dantzan izeneko bilduma. Jimmy Bidaurretak osatutako lan honetan disketxeko hainbat musikari eta taldeen kantuen moldaketa elektronikoak aurki daitezke, hoien artean, Kokein, Sexty Sexers, Petti, Rafa Rueda.. Gure kasuan “Lotuta Egon Arren” kantuaren moldaketa aurki dezakezue bertan.

Deskargatu

2008-I-3 Orain Audioa ataletik “Mundu Margotu Berri Bat” cd-tik kanpo gelditu zen kantua eskura daukazu. Diskoan sartu ez genuen “Ihesi” abestia deskarga ezazu.

“Mundu Margotu Berri Bat” CD+DVD-aren aurkezpena

2007-XI-19 Hiru urteren ondoren gure lan berria aurkeztuko dugu prentsaurrean ostegun honetan, hilak 22, Donostiako Alde Zaharreko Liburutegian. Mundu Margotu Berri Bat du izenburua bilduma honek eta 11 kantu berriez gain, iaz Elgetako Espaloia Kafe Antzokian grabatutako kontzertu akustikoaren DVD-a ere izango du gehigarri. Informazio gehiago: Mundu margotu berri bat