“Heldu” akustikoan

2007-V-2 Iragan urtean Elgetako antzokian egin genuen kontzertu akustikoaren abesti bat entzuteko aukera duzue orain. Honakoa, gure hurrengo lan berriarekin batera argitaratuko dugun DVD-aren aurrerapen txiki bat duzue, audio formatuan. “Heldu”ren moldaketa akustikoa entzuteko: “www.myspace.com/kokein”:http://www.myspace.com/kokein

Gure kontzertuak zure mugikorrean!!

2005-VII-19 Hemendik aurrera KOKEINen kontzertuak noiz eta non izango diren jakiteko zure mugikorrarekin ere egin dezakezu. Zure mugikorrak nabigatzailea baldin badu (GPRS adibidez), www.kokein.com/wap helbidera sartu eta gure kontzertuen agenda guztia izango duzu eskura.

GAZTEA SARIAK-en izendatuak

Euskadi Gazteak urtero ospatzen duen Gaztea Sarietan KOKEIN izendatua izan da. Hainbat atal ezberdinen artean Bideoklip Onenaren atalean sartu gaituzte “Lotuta Egon Arren” abestiaren bideokliparekin. Interneten (www.eitb.com/egaztea) nola eskutitz bitartez (Euskadi Gaztea, Miramon pasealekua 172, Donostia)helbidean bozkatu daiteke. Aipatu beharra dago Berrehun Gezur abestia ere irrati honetako Top Gazteako zerrendan aurkitzen dela zuen botuen zai!

KOKEINen disko berria

Hasi gara jada hurrengo lana izango dena prestatzen Rafa Rueda (Pi L.T.)-rekin. Bera izango da ekoizpen artistikoaz arduratuko den pertsona Ekainaren lehenengo egunetatik hasi eta diskoa burutu arte. Abesti berriek rock kutsu handiagoa dute eta hamar konposizio inguru bilduko ditugu gure lehen lan luzean. Urria alderako espero den oraindik izenbururik gabeko lan berria Gaztelupeko Hotsak …

Durangon Kontzertu Zirraragarria

2005-XII-26 Iragan ostegunean (Abenduak 22) Durangoko Plateruena Antzokian benetan kontzertu berezia bizi izan genuen. Gogoz ginen kontzertu akustikoa eskeintzeko baina jendearen harrera nolakoa izango ote zen galdetzen genion geure buruari. Ordubete pasatxo taula gainean jotzen aritu ostean etxean bagina bezala sentiarazi gintuzuenoi (antzokiko langileak, teknikoak eta ikuslegoa), eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen. Hurrengo arte …

Negu honetan kontzertu akustikoak

2005-XII-2 Azken asteotan sorpresaren bat edo beste izango genuela aurreratu dizuegu eta jada gogoz ginen zer zen azaltzeko. Lokalean sartuta eman ditugu azken asteak eta aspalditik buruan bueltaka izan dugun zerbait gauzatzeko aukera eta garaia iritsi da. Gure abestien bertsio akustikoak sortu, eraldatu, apaindu eta apurtu ditugu nolakoak izango ote ziren, zein ikuspuntu emango ote …

Argazkiak ikusgai

Esan genuen web orria gutxika gutxika betetzen joango ginela eta hala ari gara. Oraingoan “Argazkiak” atala osotu dugu eta bertan jotzen, izerditan, dantzan, grabatzen, estudioan, zuzenean, saltoka, barrez, sufritzen, posea jartzen, gozatzen, bideokliparen grabaketan, lagunekin, etab… ikus gaitzakezue. Denborarekin, pilatzen ditugun argazkiak jarriko ditugu eta zuek ere gure argazkirik baldin baduzue bidali mesedez bertan ager …

Diskoa kalean da jada!!!!

Aurkezpen eta prentsaurrekoen ondoren badugu diskoa eskuetan. Arazo batzuk izan genituen barruko liburuxkarekin hasiera batean eta kopia gutxi batzuk akats batekin irten ziren,bi orrialde errepikatuta baitzeuden. Zure liburuxkak akatsa baldin badauka esaiguzu eta ondo dagoen bat helaraziko dizugu. Hala ere, diskoa eskuragarri izango duzue hemendik aurrera gure kontzertuetan, dendetan… On egin!