Diskoa aurkeztu dugu

Atzo egin genuen Bilbon Lotuta Egon Arren disko berriaren aurkezpena komunikabideen aurrean eta laister ikusi ahal izango dituzue diskoak salgai. Prentsaurrekoaz aparte zuzenean ere gogor arituko gara hemendik aurrera, Altzako kulturetxean emango diogu hasiera ostiral honetan (ikus kontzertuak sailean). Telebistan eta irratian ere ikusi eta entzun dezakezue diskoaren aurrerapen kantua.