Kontzertuetan Aldaketak!!!!

2005-VII-20
Aste batzuk jo gabe egon ondoren uztaileko bigarren hamabostaldiari aurre egiteko prest etorri gara. Azken orduko aldaketak ditugu ordea gure kontzertuen agendan, asteburu honetan Arrigorriagan izango ginela agertzen baitzen eta azkenean ez gara bertan izango, taldearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. Dena den, ostiral eta larunbateko kontzertuak eskeiniko ditugu Gasteizko Errota auzoan eta Soraluzen, eta beste kontzertu berri bat ere badugu uztailaren azken astebukaeran Bilboko San Inazio auzoan. Ikusi arte!!!