Asteburu honetan Andoainen

2006-II-6
Larunbat honetan, hilak 11, kontzertu akustikoen birari jarraipena emango diogu Andoainen. Bertako gaztetxean izango gara jotzen Jone-rekin batera gaueko 22:30 etatik aurrera. Hurrengo astean berriz, Gasteizko Parral tabernan izango gara eta jakin, beste kontzertu batzuk ere finkatu ditugu hurrengo hiru hilabeteetarako (ikus kontzertuen atala). Ea bertan elkar ikusteko parada dugun!!!