Elgetako kontzertu akustikoa DVD baterako grabatuko dugu

2006-IV-3
Datorren larunbatean (Apirilak 8) Elgetako Espaloia kafe antzokian eskeiniko dugun kontzertua grabatu egingo dugu bai soinu aldetik nola irudi aldetik. Azken hilabeteetan buruan bueltaka izan dugun ideia izan da eta badirudi gauzatu egingo dela. Orain arte egin ez dugun zerbait izanik pena ematen digu jende gehiagori ez erakustea eta horregatik hartu dugu erabaki hau. Gaueko 22:30etan hasiko den emanaldia berezia izatea nahi genuke beste kontzertu asko izan diren bezala. Gainera, orain arte eskeini ditugun kantuetaz aparte beste kantu berri bat ere gehitu dugu. Beraz, badakizue, animatu Elgetara eta ea denon artean kontzertu eta gau ahaztezina igarotzen dugun!!!!