Ibilbidea

Sorry, this entry is only available in Basque and European Spanish. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in this site default language. You may click one of the links to switch the site language to another available language.

1999an Zaloa, Jatsu, Txitxes eta Foryk eman zioten hasiera Kokeini. 5 kantuz osatutako maketa bat grabatu eta aurreneko kontzertuak eskeintzen ibili ondoren Letek hartu zuen Foryren tokia baterian. Beste maketa bat grabatu zuen laukoteak eta 2002an Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin euren estreineko lana kaleratu zuten, Kokein izenekoa. Honekin 70 kontzertu inguru egin ostean 2003an boskote bihurtu ziren, hasieran taldean Aintzira sartu bazen ere, taldea utzi eta Iker-ek hartu zuen gitarraren pisua. 2004an kaleratu zuten Lotuta egon arren, euren bigarren lana.

Kontzertuz kontzertu aritu ziren urte t’erdi inguru eta 2006an 10 emanaldi akustikoz osatutako bira bat egin zuten. Hurrengo urtean, 2007ko Azaroan, ikusi zuen argia Mundu margotu berri bat diskoak. Bertan Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eskeinitako kontzertu akustikoaren DVDa ere aurki daiteke. 2011 berriz sartu ziren estudioan. Bitartean, izan zuten abesti berriak konposatzeko aukerarik eta 2012ko martxoan Izan kaleratu zuten. Disko honetan autoekoizpenaren bidea hartu zuten eta intertez dohainik edo dohaitza truke zabaldu zuten diskoa. Orain lan hau zuzenean aurkezten darraite.