08. Izan liteke

Ezer ez gogoratzea izan liteke,
baina maitasunak ahanzturarekin
borroka egiteko duen irrika ere
izan liteke.

Gure eskuak, ezer espero ez dugunean,
gure iraganarekin betetzea ere
izan liteke.

Ezin esan gure pausoetara itzuliko
ez garenik,
galdutakoari zentzua berraurkituko
diogunik,
ezinezkoa ere ez luke izan behar.

Gure eskuak, ezer espero ez dugunean,
gure iraganarekin betetzea ere
izan liteke.

Eta ziurrenik hala izango da,
bota genuen botila horren barnean
zegoen mezua berriz ere ulertuko dugula.
Izan liteke ere…
Bidearen bukaeran,
denborarekin bakeak egitea ta
ulertzea, altxorrak gorde zituzteneko
tokia gogoratzen duten bi ume bezala.

Leave a Reply