01. Nik nahi nuke

denborak ez du tokirik
ez dut ezagutzen egunik.
arima biluzteko gogoz aurkitzen naiz zure bila.
begiratu zaitut, hurbildu naiz,
zerbaiten bila nator zugana.

esaidazu nondik gatozen nora goazen
nora
esan zer nahi duzun, zer desio duzun
esaidazu ene maitale , esaidazu lagun maite

gorputzekin gure sekretuak agerian.
deabruari muxuak eta laztanak

esaidazu nondik gatozen …

zure hitzen besarkada
zure eskuen ahotsa
behar dut behin eta berriz
zure hitzen besarkada
zure eskuen ahotsa
behar dut behin eta berriz
gozamenaren eremuetan
jausteko,. itotzeko

gorputzekin gure sekretuak agerian.
deabruari muxuak eta laztanak.

Leave a Reply