02. Lotuta egon arren

galdurik dauden galdera hoien
bideak ezagutzen ditu egun honek.
ametsa ez dela lurperatzen
utzi behar oihukatu du egun honek.
lotuta egon arren
indarra ematen dit egun honek.
gure zai dagoela
garrasi egiten duen egun honek.

ez naiz beldur
baina zu nirekin ote zauden jakin nahi nuke.

ahoa estali nahi digute
baina oraindik entzuten gaitu egun honek.
begiak itxi nahi dizkigute
baina oraindik ikusten gaitu egun honek.
lotuta egon arren
indarra ematen dit egun honek.
gure soinu bandaren
musika abestuko lukeen egun honek.

ez naiz beldur
baina zu nirekin ote zauden jakin nahi nuke
inork askatasuna kendu baino lehen.

Leave a Reply