04. Gora begiratzean

zubi garaiak, ilargiraino heltzen direnak.
bide zabalak, itsasoak bezalakoak.

zerua estali digute konturatzeke
zerua estali digute guk jakin gabe

gora begiratu eta munstroak existitzen direla
konturatu naiz.
hegal eroriak.

zerua estali digute guk jakin gabe
zerua estali digute konturatu gabe

ez du inporta nola ta non
azkarrago heldu behar dut
milaka iñurri
heste argitsuetan.

zerua estali digute guk jakin gabe.

gu gara munduaren jabe.

zubi garaiak, ilargiraino heltzen direnak.
bide zabalak, itsasoak bezalakoak.
zubi garaiak, ilargiraino heltzen direnak.

Leave a Reply