10. Agurra

lurretik goruntz begira
izarren artean dagoen
hots leun batek zirrara eragiten dit,
zure ondoan berriz sentiaraziz.

agur esan gabe joan zinen.
ahots goxo horrekin itzalen artetik
irten
oroitzapen xamur ta beroak
bihotzean gorde nahirik, behin ta berriz hortan ni.

bizitza dut aurretik.
zu nire alboan beti laguntzen.
agurtu nahi zaitut laisterarte esanez,
ahots goxo horrekin itzalen artetik
irten
oroitzapen xamur ta beroak bihotzean gorde nahirik
irten.

Leave a Reply