11. Zuek zarete iturria

Nire ziegako leihotik
gauzak nola ikusten ditudan
galdetu zidan bisitariak
berak ere irudikatzeko.

Aurrean nuen pareta grisaz
ezer aipatu gabe
elkartasun horrek eskaintzen didanaz baliatuz
bi begietatik hartuko dizkizut
irudi hoiek nire, nireak
egin ditzadan
memoriak ahaztu aurretik.

Gogoratzen ditudan guztiak
esku batez ukitu ditudala dirudi.
Zoramenez besarkatzen zaitut,
zu gabe oraindik.

Egunen baten zuk esandakoa, zuk emandakoa
Egunen baten egia da
Egunen baten benetako bihurtu da, benetako bihurtu da

Irudi hoiek nireak bilakatu ditut.
Orain aske naiz.

Leave a Reply