06. Beste behin

Sorry, this entry is only available in Basque. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

GAU HOTZ ILUN HONTAN EZ NAZAZU UTZI.
GAU ILUN HOTZ HONETAN NIRE TAUPADEK, XUME ETA LAUEK IRAUNGO DUTE.

EZ NAUTE KOLDARTZEN ZURE EZPAIN LEUNETAKO TIRO ZORROTZEK.
OROITU DITZAKET GARAI HURBILETAN HITZ GOXO HAIEK.

UKITZEN NAUZUN MODUAK EZ NAU IZOZTEN.
ZIRRARA ERAGITEN DIT NIRE MIÑA GEHITZEN.
ENGAÑATU NAZAZU BESTE BEHIN MESEDEZ.
HURBIL SENTITU NAHI DUT BESTE UNE BATEZ.

EZ NAUTE KOLDARTZEN ZURE EZPAIN LEUNETAKO TIRO ZORROTZEK.
OROITU DITZAKET GARAI HURBILETAN MAITASUN HITZAK.

AHAZTU BEHAR ZAITUDALA DAKIDAN ARREN,
EZIN DUT SEN SUTSURIK ITOARAZI.
AGUR ESAN BEHAR BADIZUT ORAINGOZ BEDEREN,
HURBIL SENTITU NAHI DUT BESTE UNE BATEZ.

BIZITZA HONTAN ISTORIO GUZTIEK AMAIERA BAT DUTE ,BAINA
GAU ILUN HONTAN EZ NAZAZU UTZI.
UNE HONETAN, ZUREKIN AURREZ EZ DUT ENTZUN NAHI, EZ ESAN ARREN.
MAITA NAZAZU BESTE BEHIN ORAIN.
HOR UTZI NAUZU ODOLUZTEN.
APURTU NAUZU.
JADA HILA NAIZ.

BIZITZA HONTAN ISTORIO GUZTIEK AMAIERA BAT DUTE,BERAZ
GAU HOTZ ILUN HONTAN HIL GAITEZEN BIOK ELKARRI LOTUTA.
BIZITZA HONTAN ISTORIO GUZTIEK AMAIERA BAT DUTE ETA
GAU HOTZ ILUN HONTAN HIL NAUZU,GUREARI BUKAERA EMANEZ.