Gaur goizean

makina batek Xabi harrapatu du.
Josek ordea, lurra dastatu.
Saidek atzo, zazpi metro hegan.
eta Elias itsasoaren gorpu.

betoi xaflek Jjulian zanpatu dute.
(e)ta beste norbait hilik aurkitu.

21 urte, Sergio gaztea.
luzeegia da lanerako bidea.

ez dira inoiz albistea izango.
errudunak ahaztu ditugu.
norbaitek negar egin eta
progresua madarikatuko du.