Ixiltzera zigortuak

itsaso zabalean galtzen diren oihartzunak dira
arima ixilduak, galduak,
biluzteko beldur ageri diren hitz sortak berriz,
heltzen zaizkigunak.

sinestu ditzan errugabe denak,
bidea ondo egina.
babel ero honen jauzi bortitzaren esperoan
gauden bitarte luze honetan,
gure esaldiek ez dute lekurik.
erraldoien esku den bitartean
pentsamendu era aske guztiak,
begiratzen gaitu ixiltasunak

asmo bakar bat mantentzea al da arrazoia?

sinestu ditzan…

aske diren ideiak,
aske diren ideia guztiak,
aske diren ideiak ixiltzera zigortuak.

Leave a Reply