Hasi gara jada hurrengo lana izango dena prestatzen Rafa Rueda (Pi L.T.)-rekin. Bera izango da ekoizpen artistikoaz arduratuko den pertsona Ekainaren lehenengo egunetatik hasi eta diskoa burutu arte. Abesti berriek rock kutsu handiagoa dute eta hamar konposizio inguru bilduko ditugu gure lehen lan luzean. Urria alderako espero den oraindik izenbururik gabeko lan berria Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik kaleratuko da.