Lehengo IP zarra: 46.101.164.39
Sailkatu gabea
Durangon Kontzertu Zirraragarria
2005-XII-26 Iragan ostegunean (Abenduak 22) Durangoko Plateruena Antzokian benetan kontzertu berezia bizi izan genuen. Gogoz ginen kontzertu akustikoa eskeintzeko baina jendearen harrera nolakoa izango ote zen galdetzen genion geure buruari. […]
Durangoko Kontzertu Akustikoa Argazkitan
2006-I-17 Abenduaren 22an Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskeinitako kontzertu akustikoko argazki batzuk gehitu ditugu argazkien atalean. Borja Olabegogeaskoetxeak (Photosynthesys) hartutako irudiak aurkituko dituzue bertan emanaldiaren nondik norakoak imajinatu ahal izateko.
Gasteizko kontzertua bertan behera
2009-9-9 Ostiral honetan Gasteizko Parral tabernan eskeini behar genuen kontzertua bertan behera gelditu da
IKUSI ETA ENTZUN!!
Hemen da taldea ezagutzeko materiale gehiago, KOKEINen musika entzun eta ikusi bait dezakezue hemendik aurrera «Diskografia» atalean. Bertan *Kokein* eta *Lotuta Egon Arren* diskoetako zenbait abesti entzun ditzakezue eta egindako […]
Urnietako kontzertua atzeratua
Ostiral honetan, apirilak 29, Urnietako Saroben eskeini behar genuen kontzertua bertan behera gelditu da taldearen gain ez dauden arrazoiengatik. Hala ere, aurrerago bertan jotzen izatea espero dugu. Maiatzean ia astebururo […]
Negu honetan kontzertu akustikoak
2005-XII-2 Azken asteotan sorpresaren bat edo beste izango genuela aurreratu dizuegu eta jada gogoz ginen zer zen azaltzeko. Lokalean sartuta eman ditugu azken asteak eta aspalditik buruan bueltaka izan dugun […]
Konichiwa! Japonera goaz!!
Datorren Martxoaren 29tik aurrera Japonen izango gara hainbat kontzertu emateko.Bertan gure azken diska den Mundu margotu berri bat aurkeztuko dugu. Gonbidatuta zaudete!! Kontsultatu datak «hemen»:/Kontzertuak
Emanaldi Berezia
2008-V-25 Euskara Topagunearen 10. urteurrena dela eta, ostegun honetan (Maiatzak 29) emanaldi berezi bat egingo dugu Eibarko Portalean arratsaldeko 19.00etatik aurrera. Emanaldi akustiko txiki bat prestatu dugu Topagunearekin batera antolatu […]
Ez dugu denborarik galtzen
2005-X-27 Azkenaldian kontzertu askorik eskeini ez dugun arren ez gara geldirik egon. Lokalean lan egiten aritu gara kanpora irteteko aukera eduki artean eta guzti horren emaitzaren berri laister izango duzue. […]