01. Aske

Bazen garai ilun bat,
urrun ez dagoen garai bat.
Ikaraz beterikoa,gogoratzeak
beldurtzen nauena.
Oihuak mutuak ziren,
ubeldurak estaliz.
Malkoak ixilak ziren,
estaliz.

Alde egin nuen, denuntzia gogoan,
loreak bidean agertzen ziren.
Indarra zainetan, argia zeruan,
kalea nire lagun maite.

Atzera begira, itzalak jarraika,
egia zen alde egin nuen!
Ukabilak itxi,aurrera begira,
egia zen alde egin nuen!

Alde egin dut, orain bakarrik,
bizitzari aurre egiteko prest.
Bahituta egon eta orain aske,
naiz betirako aske!
Sinestuz ordua da garai ilunak ahazteko.
Bizia da nire lagun
beldur gabe, alde egin nuen!

Bizi berri bat daukat aurrean,
erreza ez da izango benetan.
Ezin dut ahaztu bizitakoa,
urte gogorrak kolpez beteak.
Amodioa bilatu nahian ,
hori da itxaropen berria.
Alde egin nuen
alde egin dut
indarkeria betirako ahaztuz.
Eta orain aske naiz betirako aske!

Deja una respuesta