03. Bidaia I

Iragana bere horretan,
eskuetatik joan denaren lekuko
beratara heltzeko modurik ez.
Egiaren oinarri sendoei,
inolaz ezin zaie egin muzin.

Egin ez izanaren mamua
denbora joan denaren izua
oker egindakoaren damua.

Etorkizun hauskorra berriz
ez da ailegatzen.
Ezinegonaren noraeza da
noraezaren ezinegona.

Egin ez izanaren mamua
denbora joan denaren izua
oker egindakoaren damua
ihesbiderik gabeko patua.
Erlojuak azken hondarra eman
eta berriro ezin izango da hasi.
hasiera eta bukaera uztartu
eta dena da iragan.

Deja una respuesta