Haize garratzak jotzen nau,
aurpegi zartatatuagoa dut
Denbora aurrera doala
oroimena paperean margotu dutela ikusi dut
eta nik ezin zaitut ukitu, ezin.
Nor naizen ez dakizu baina nik
badakit nor ta zer zaren zu.
Salbatzailearen ezizenaz
beste batzuen okerrak konpondu zenituen
eta gure ametsak laister busti zituen
euri negarrak
agur bat eskeini zigun.
Zuk emango zenidake
nik orain behar dudan
indar apurra, biriketako arnasa,
sentipenik gozoena, leunena.
Zeruko leiho batetik hitz gonbidatuaren bila
zure begirada biluztu nahian behin eta berriz
bide bakarraren urratsak urratzen.
Bideak ez dira elkartu,
ezta ere galbidearen mundura aldendu
zuk hasitako bidea luzatzen ari naiz
eta ez dizut hutsik egingo ez.
Ikusiko gara hurrengo batean.
Besarkada bat ta ongi izan
Salbatzailearen ezizenaz
beste batzuen okerrak konpondu zenituen
eta gure ametsak laister busti zituen
euri negarrak
agur bat eskeini zigun.
Zuk emango zenidake
nik orain behar dudan
indar apurra, biriketako arnasa,
sentipenik gozoena, leunena.